Martxoaren 13tik Apirilaren 4ra iraungo duen "Santurtzi Folk 2009" edizioan, hamabi musika taldeek hartuko dute parte.
Kultura zinegotziak, Danel Bringasek, azaldu du kontzertu hauek "Santurtzi soinuz soinu" programa musikalaren barruan sartzen dela esan du. Programa hau bigarren urtez eman da Santurtzin eta martxotik urrira iraungo du. Parte hartuko duten taldeak honako hauek izango dira: Adarrots, La West, Karramarro, Mao Fermin, Almaqam, Lluis Gómez Quintet, Blue Bayou, Félix Slim, Mike Hammer & Taxi Drivers, El Gallinero, Catfish Louis & Washboard Johnny y City Limit
Subversion X, Santurtzin jaiotako punk-rock talde bat da. 1992. urtean sortu zen taldekideak 14 urte baino ez zituztelarik. Urte horretan bertan euren lehenengo kontzertua eman zuten, taldea sortu eta lau egunetara hain zuzen ere. 1994. urtean haien lehenengo diska argitaratu zuten, Santurtzin kontzertu batean zuzenean grabatutako diska. Diska atera eta Ezkerraldeko ormetan haien sinadura utzi zuten, guztiek euren taldea ezagutu zezan. 1995. urtean bigarren diska atera zuten "Esperando el final" deiturikoa. 2001. urtean atera zuten hirugarren diska "Vuestros caramelos envenenados"eta azkena 2004. urtean atera dute "Recuerdos para vomitar". Iosu Eskorbuto hil zenean abesti bat egin zuten bere homenez "No volverás".
Santurtzin sortu zen Zaramamusika taldea 1977an. Berehala, euskal rockaren ikur bilakatu zen etahamazazpi urtez musika belaunaldi berri baten muga guztiak gaindituzituen. Erabat giro erdaldunean ekin zion ibilbideari taldeak, oraindik euskal musikagintzan rocka asko ezagutzen ez zen garaian. Ordura arteko talde gehienek gaztelaniaz abesten zuten eta 'euskal rocka' ez zen existitzen oraindik. Berrikuntza handia izan zen euskaraz abesten zuen rock taldea sortzea.
Roberto Moso zen taldeko liderra; kantaria eta burua. Bere ahotik ateratako letra biziek eta mezu ausartek erabat berritu zuten euskal kantugintza. 'Indarrez' izan zen Zaramaren lehenbiziko diskoa. Ondotik, 'Gaur apurtu arte' eta 'Bostak bat' bezalako disko ezagunak kaleratu zituzten.
Rock talde gisa sortu zenak garapen nabaria izan zuen urteen joanean. Esparru berriak ireki eta rock doinuak 'punk-rock' doinuetara zabaldu zituzten. Euskal Herriko abestirik ezagunenen artean daude 'Gasteizko gaua' edo 'Non dago Camerun' abestiak.
Uda nahiz negu, arrakasta itzela zeukaten Zaramaren kontzertuek. Emanaldi parrasta eskaini zituzten urtez urte, 1994. urtean banatu ziren arte. Ordura arte, euskal musikagintzaren erreferente handia izan ziren, eta gelditu zirenetik, jendeak gehien oroitu duen taldetako bat.
Zarama rock eta punk talde Santurtziarra da. 1977an sortu ziren eta 1994 urterarte egon ziren musika egiten, orain 2009. urtean itzuli egin dira berriro ere. Haien lehenengo grabazioa 1980an izan zen (Bildur naiz abestia"Euskal Musika 80" LP-an eta haien lehenengo singlea 1982. urtean atera zuten. Euskaraz abesten zuten lehenetariko talde bat izan zen.
Zarama, Santurtzin sortu zen 70. hamarkadaren amaieran. Hasieran hiru taldekide izan ziren: Roberto Moso (Ahotsa), Txus (Gitarra) eta "El Putre" (bateria).
Hasi eta denbora gutxira, Eibarreko "Radio Juventud"eko lehiaketa batera apuntatu ziren eta azkenak geratu ziren. Momentu honetan partaideak honako hauek ziren: Roberto Moso (ahotsa), Txus (gitarra), Nekane (gitarra), Josu Exposito (bajoa, geroago Eskorbuto taldean ikusiko genuena) eta Juan pablo (bateria). Hasierako bateria ("El Putre", managerra izatera eta argiak kontrolatzera pasatu zen. Garai horretan taldean ondo jotzen zuen taldekide bakarra Nekane zen, baina Zarama 1978. urtean utzi zuen.
1980. urtean beste lehiaketa batera aurkeztu ziren, Itziarren eta bigarren postuan geratu ziren. Honi esker haien lehenengo abestia grabatu zuten: Bildur naiz. 1981. urtean Rober eta Txus baino ez zeuden, lehendik zeudenetarikoak, eta Javi etorri zen Iosu Expósitoren ordez (Iosu Eskorbuto taldea sortu zuen Juanma eta Pacorekin) eta Ernesto deituriko mutil bat hasi zen bateria jotzen haiekin.
1982. urtean haien lehenengo singela grabatu zuten, "Discos suicidas"ek editatua. Diska "Nahiko/Ezkerralde" izena izan zuen eta esan dezakegu Euskal Herrian atera zen lehen punk diska izan zela.
1983. urtean haien bigarren singela argitaratu zuren "Zaramaren erdian" deiturikoa. Udan argitaratu zen eta arrakasta izan zuen. Urtearen amaieran ere beste abesti bat argitaratu zuten Sintonia Independiente bilduman, "Soinu krudelak" deiturikoak.
1984. urtean Zaramak irabazi zuen Egin egunkariak antolatutako lehiaketan, haiekin batera Barricada, Hertzainak eta RIP taldeak irabazi zuten. Denbora gutxira euren lehenengo LP-a argitaratu zuten "Indarrez", urtearen erdualdean argitaratu zena. ordurako beste gitarra batekin kontatzen zuten, Tontxurekin.
1985. urtean bigarren LP-a grabatu zuten " Gaua apurtu arte"
Aurrerago diska gehiago atera zituzten, hala nola:
Martzianoak bezala kalean galdurik ibiltzen. Hogeitamalau gradu eta izerditan blai.
Nerbioi ertzetatik Santurtzitik Bilbora non iniltzen ziren lehengo sardinerak, inork ez dakien nondik irten den arrantzaz.
Tabernaz taberna: "vendo barato" goizean eta gauez: "mucho barato" askotan baraurik: "todo barato" izenik ez dute soilik Iñaki: Iñaki, zer urrun dagoen Kamerun
Hona hemen Eskorbuto (hurrengo sarreran aurkituko dugu talde honen informazioa) talde Santurtziarraren kanta oso ezagun bat:
Gentes ignorantes que antes nos tenían miedo cogen confianzas que nunca les dimos Cobardes, que van de valientes hablando de nosotros mal ante la gente Creéis que todo tiene un límite así estais todos limitados Cuidado (cuidado) os avisamos, somos los mismos, que cuando empezamos... Gentes ignorantes que antes nos tenían miedo cogen confianzas que nunca les dimos Cobardes, que van de valientes hablando de nosotros mal ante la gente Vuestro entorno huele a podrido, vuestras palabras son ladridos Cuidado (cuidado) os avisamos somos los mismos que cuando empezamos...
Eskorbuto, Euskal Herrian egon den punk talderik garrantzitsuenetarikoa izan da, gaur egun, 20 urte geroago, denok ezagutzen dugu Eskorbutoren kantaren bat.
Taldea 1980an sortzen da, punk musikaren mugimenduak eraginda. Oso hasiera zaila izan zuten, 1983an, Madrila zihoazela, poliziak atxilotu zituen beraiek egindako maketa baten letrengatik (ETA edo Maldito Pais España abestiekin) eta lege antiterrorista ezarri zitzaien. Kartzelan egon ziren denboran abandonatuta sentitu ziren Euskal Herriko hainbat sektoreengandik, eta honekin abesti bat egin zuten A la mierda el País Vasco deiturikoa. Kantu hau RIP taldearekin batera ateratako diskoan sartu zuten 1984an, disko hau “Zona Especial Norte” izena zuen, honek Euskal Herrian jotzeko arazo asko ekarri zizkien.
Euren lehen albun ofiziala 1985ean iritsi zen, “Eskizofrenia” izenarekin eta horrekin batera Euskal Herritik kanpora jotzen hasi ziren. 1986an “Anti-todo” atera zuten, disko hau askorentzako azken urteetako punk diskorik hoberena da. Urte berean album bikoitz bat atera zuten “Impuesto revolucionario” izenarekin, zuzenean grabaturikoa, eta 1987an estudioan grabaturiko disko bat atera zuten “Los demenciales chicos acelerados”. 1988an autoproduzitzea erabaki zuten eta “Las más macabras de las vidas” diskoa atera zuten. 1992an “Demasiados enemigos” diskoa atera zuten, garai hartan Iosuk eta Juanmak heroinarekin arazo larriak zituzten. Iosu drogaren eraginez hil zen, baina drogak utzi ondoren, 1992ko maiatzaren 31an. Jualmak ere heroina utzi zuen, baina bihotza gaizki zuen, eta hori gainditzeko indarrik ez zuenez 1992ko urriaren 8an hil zen.
Nahiz eta taldeko bi kide hil, 1994an “Aki no keda ni dios” atera zuten. Josuk eta Jualmak hil aurretik idatzi zituen abestiekin. Pacok taldearekin jarraitzea erabaki zuen, nahiz eta taldeko bi kide hil. Honengatik taldeko jarraitzaile batzuek protesta egin zuten. “Kalaña” 1996an, eta “Decadencia” 1998an izan ziren taldearen azkeneko diskoak.
Eskorbuto ez zen talde famatua egin ondo abesten zutelako, beraien abestiak garai horretako himno bihurtu zirelako baizik, adibidez “Mucha policia poca diversión”. Askok maite eta askok gorrotatu zuten taldea izan zen.
Ez da ezer falta Korrika 16k bere lehen urratsak eman ditzan, eta dena dago prest Tuteran. Edizio hau orain arteko luzeena izango da, Gasteizko Ama Zuriaren plazara iristean 2.503 kilometro beteko baititu. Ordurako euskararen lekukoa milaka eskutatik igaroa izango da, baina lehenengo kilometroan Alizia Iribarren Tuterako AEK-ko irakasleak eramango du. Korrikak euskarara etorri edo itzuli direnak omentzen ditu 16. edizio honetan eta Iribarren da horien eredu argietako bat. Elizondon familia euskaldun batean jaioa, Tuterara bizitzera joan behar izan zuen sendiarekin hamar urte zituenean, eta han galdu zuen ama hizkuntza. Baina bertan erabaki zuen berreskuratzea ere, eta gaur egun Tuterako AEK-ko arduraduna da. Alizia Iribarrenek, berriz, Argia ikastolako Elorri Askasibar neskatoari pasatuko dio lekukoa. Erribera euskaldunaren oraina eta geroa Korrika 16ren lehen kilometroetan.
Dena dela, hori guztia 16. Korrika martxan jarritakoan izango da, baina bitartean izango da zer gozatu Nafarroako Erriberako hiriburuan. Goizean bertan hasiko dira jolasak, tailerrak eta puzgarriak Tuterako ikastolan, eta hamaiketan Atxikistan, Kanpanolue martxan lana antzeztuko du Eidabe taldeak.
Eguerdi aldera jai giroa AEKren euskaltegia dagoen Herrerias kalera zabalduko da txupinazoarekin, eta hortik aurrera, herri bazkaria, jotak, zanpantzarrak... egongo dira giroa alaitzen. Arratsaldeko lauetan Kukai dantza taldeak Soka ikuskizuna eskainiko du, Korrikaren hasiera ekitaldiari bide eman baino lehen. Aitziber Sarasola AEKren Nafarroako arduradunak eta Edurne Brouard Korrika 16ren arduradunak emango diote hasiera aurretik 2.503 kilometro izango dituen Korrika 16ri. Herrian geratzen direnek, berriz, Trikizio taldearen kontzertuarekin gozatzeko aukera izango dute.
Ongi etorri nire blogera, bertan Santurtzi eta inguruetako musika taldeei buruzko informazioa aurkituko duzue, baita Santurtzin egongo diren musika ekitaldiak eta abar... Irakaskuntzari loturiko hainbat post ere sartzen saiatuko naiz, espero dut zuen gustukoa izatea.