Mapa kontzeptuala

Published by Nora Tobío under , , , , , on 3:47:00

Goearretik abesti bat deskargatzea

Published by Nora Tobío under , , , , on 5:54:00
Denok ezagutzen dugu Goear web orrialdea, bertan abestiak entzun ditzakegu, baina, deskargatu daitezke? Ba bai! Ondoren igoko dudan tutorialak Goearren abestiak entzun eta deskargatzeko nondik norakoa azaltzen ditu. Tutorial hau Usoa Durañonak eta biok egin dugu. Beraz, badakizu, orain arte abestiak deskargatzen jakin ez baduzu, ikusi bideoa eta listo!


Zergatik abesten dugu Aliron-a?

Published by Nora Tobío under , , , , on 1:16:00
Athleticzaleok beti entzun dugu: Alirón, alirón, el Athletic es campeón! Baina, zer da Alirón? Nondik dator hitz hau? Hainbat istorio daude honi buruz, hona hemen hauetariko bat, fidagarriena nire ustez...

Hitz hau Gallarta aldetik dator (meatze-gunea), beraz bere jatorria Bilbo aldea izango litzateke, hitza XIX. mendekoa da.

XIX. mendearen amaieran, Bizkaiko meatze arroetako mineralek ez zuten beti behar bezain kalitate, nahiz eta berdin lan egin, mineral txarra ez zegoen ongi ordainduta. Egunero analizatzen zen meatzariek lortutako burdinaren zati bat, kalitatea ikusteko, kalitateraren araberakoa baitzen meatzariek jasoko zuten soldata.

Burdina ona zen egunetan langile ingelesak kartel bat eskegitzen zuen meatzaren atean: "All Iron" ipintzen zuen. Egun horretako soldata bikoitza zen, horregatik langileek "Aliron, Aliron!!" oihukatzen zuten.

Beraz, lortzen zuten burdina ona zenean, guztiek oihukatzen zuten Aliron Aliron, edo All Iron, edo euskaraz, dena burdina. Hau ezkerraldeko indrustrialde osora pasatu zen eta oihu hau bigarren sektoreko langile guztiek erabiltzen zuten.

Futbola Bilbora heldu zenean, Athletic sortu zen, eta tituluak ospatzeko, "aliron-a" abesten zen.

Beraz, orain badakigu nondik datorren Bilbon hain ezaguna den hitz hau. Gaur egun beste talde batzuk ere erabili oi dute, baina beti izango da gurea, gure talde txurigorriarena.