Badator 16. korrika!!
Published by Nora Tobío under AEK, Badator, Euskal Herria, korrika on 3:38:00Ez da ezer falta Korrika 16k bere lehen urratsak eman ditzan, eta dena dago prest Tuteran. Edizio hau orain arteko luzeena izango da, Gasteizko Ama Zuriaren plazara iristean 2.503 kilometro beteko baititu. Ordurako euskararen lekukoa milaka eskutatik igaroa izango da, baina lehenengo kilometroan Alizia Iribarren Tuterako AEK-ko irakasleak eramango du. Korrikak euskarara etorri edo itzuli direnak omentzen ditu 16. edizio honetan eta Iribarren da horien eredu argietako bat. Elizondon familia euskaldun batean jaioa, Tuterara bizitzera joan behar izan zuen sendiarekin hamar urte zituenean, eta han galdu zuen ama hizkuntza. Baina bertan erabaki zuen berreskuratzea ere, eta gaur egun Tuterako AEK-ko arduraduna da. Alizia Iribarrenek, berriz, Argia ikastolako Elorri Askasibar neskatoari pasatuko dio lekukoa. Erribera euskaldunaren oraina eta geroa Korrika 16ren lehen kilometroetan.
Dena dela, hori guztia 16. Korrika martxan jarritakoan izango da, baina bitartean izango da zer gozatu Nafarroako Erriberako hiriburuan. Goizean bertan hasiko dira jolasak, tailerrak eta puzgarriak Tuterako ikastolan, eta hamaiketan Atxikistan, Kanpanolue martxan lana antzeztuko du Eidabe taldeak.
Eguerdi aldera jai giroa AEKren euskaltegia dagoen Herrerias kalera zabalduko da txupinazoarekin, eta hortik aurrera, herri bazkaria, jotak, zanpantzarrak... egongo dira giroa alaitzen. Arratsaldeko lauetan Kukai dantza taldeak Soka ikuskizuna eskainiko du, Korrikaren hasiera ekitaldiari bide eman baino lehen. Aitziber Sarasola AEKren Nafarroako arduradunak eta Edurne Brouard Korrika 16ren arduradunak emango diote hasiera aurretik 2.503 kilometro izango dituen Korrika 16ri. Herrian geratzen direnek, berriz, Trikizio taldearen kontzertuarekin gozatzeko aukera izango dute.
http://www.korrika.org/
http://www.youtube.com/watch?v=t7z7mlj25r0

0 iruzkinak:
Publicar un comentario