Ostegun honetan jakin dugu zeintzuk izango diren Santurtziko jaietan egongo diren kontzertuak."El Carmen"-go jaiak uztailaren 10etik 19ra izango dira, egun garrantzitsuena 16a delarik. Kontzertuak Tren geltokiaren ondoan izango dira
EGUNA
TALDEA
Uztailak 10
Zarama
Uztailak 11
Taxi
Uztailak 12
Barón Rojo + Unión Musical Vizcaína
Uztailak 13
Nena Daconte + Conchita
Uztailak 14
Carlos Baute
Uztailak 15
Village People
Uztailak 16
Luis Eduardo Aute
Uztailak 17
Tequila
Uztailak 18
Bunbury
Ondoren, talde hauen musika ezagutzeko aukera izango duzu:
Futbolzale amorratua naizenez (Athleticzale amorratua hobeto esanda), nire blogean ezin zen falta Athletic-i buruzko sarreratxo bat, blog hau musikari buruzkoa denez, bere ereserkiari buruz hitz egingo dut. Hau da gaur egungo ereserki ofiziala:
Athletic, Athletic, Athletic eup! Athletic, gorri ta zuria danontzat zara zu geuria Herritik sortu zinalako maite zaitu herriak
Gaztedi gorri-zuria zelai orlegian Euskal Herriaren erakusgarria. Zabaldu daigun guztiok Irrintzi alaia: Athletic, Athletic zu zara nagusia Altza Gaztiak
Aupa mutilak! aurrera gure gaztiak! Bilbo ta Bizkai guztia goratu bedi munduan
Aupa mutilak! gora beti Euskal Herria! Athletic gorri-zuria geuria.
Bilbo ta Bizkai guztiak gora! Euskaldun zintzoak aurrera!
Athletic-en ereserkia Feliciano Beobidek asmatu zuen, geroago Carmelo Bernaolak egokitu zuen. Letra Joan Antón Zubikaraik egin zuen. ABAO abesbatzak abesten du bertsio ofizial hau. Hiru abesti hartu ziren kontuan ereserkia egiterakoan: Alirón, Athleticlen lehenengo ereserkia eta Altxa Gaztiak (Feliciano Beobide) kalejira.
Hasierako "Athleeeeetic! Eup! Athleeeeetic!! Eup!! Athleeeetiiic! Eup!!" Rompecascos-ek abesten zuen. Gabriel Ortiz edo Rompecascos, Athleticzale bat da, duela urte mordoa, Athletic-ek partidua jolasten zuenean, hasi baino lehen, beti egiten zuen oihu hau hirutan gitxienez eta zalegoak EUP!!! batekin erantzuten zuen. 50. hamarkadan izaten zen hau eta gaur egun, San Mamesen, edota zalegoak taldearekin beste toki batera joaten bada, entzun daiteke armailetan. Rompecascosek, oihuak amaitzen zituenean, botila bat apurtzen zuen buruan, horregatik dauka ezizen hori. Hona hemen bera agertzen den bideo bat:
Hona hemen nire lagun baten alabari grabatutako bideo bat, hiru urte baino ez zituen hau grabatu nuenean, baina ikus daiteke primeran zekiela ume batek, nire ustez, lehenengo ikasi behar duen kanta:
Hurrengoko bideo honetan ETB-ko programa batera joan zen umetxo bat daukagu, aurkezlea ziria sartzen saiatzen da baina umeak argi dauka zein talde maite duen, zein den bere taldea, eta horregatik ere abesten digu ereserkia.
Bideo honetan ikusten duguna ikaragarria da, Kivu-ko umeak dira hain zuzen ere. Kivu-Sur Gomatik 92 kilometrotara dago, Kongoko Errepublikan. Bideo honek bere istoriotxoa dauka. Lehengo udan, Carmen Vidal, Coopera ONG-koa, Bilbora itzuli zenean Afrikan egon ondoren, Athletic-era jo zuen peto eta baloi batzuen eske. Athleti-ek petoak eta lau baloi eman zizkion. Carmen Afrikara itzuli zenean, hiru talde sortu zituen umeek jolas zezaten: "Athletic Club CRSN Lwiro, Kajungu Corazón de León eta Los Culés de Ceguera". Aldi berean, umeei ereserkia irakasteko aprobetxatu zuen. Bere asmoa, bideo hau grabatzea eta Athletic-i, petoak eta baloiak eskertzeko, erakustea zen. Azkenean bideo hau Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria osoak... ikusi du, zorionez. Ikaragarria da zein eskeronekoak diren umeak, haien hizkuntza suajilia eta frantzesa da eta primeran kantatzen dute abestia, nahiz eta euskaraz izan. Hona hemen bideoa:
Ongi etorri nire blogera, bertan Santurtzi eta inguruetako musika taldeei buruzko informazioa aurkituko duzue, baita Santurtzin egongo diren musika ekitaldiak eta abar... Irakaskuntzari loturiko hainbat post ere sartzen saiatuko naiz, espero dut zuen gustukoa izatea.