Beti zurekin, Athletic

Published by Nora Tobío under , , , , , on 10:45:00
Futbolzale amorratua naizenez (Athleticzale amorratua hobeto esanda), nire blogean ezin zen falta Athletic-i buruzko sarreratxo bat, blog hau musikari buruzkoa denez, bere ereserkiari buruz hitz egingo dut.
Hau da gaur egungo ereserki ofiziala:

.





Athletic, Athletic, Athletic eup!
Athletic, gorri ta zuria
danontzat zara zu geuria
Herritik sortu zinalako
maite zaitu herriak

Gaztedi gorri-zuria
zelai orlegian
Euskal Herriaren erakusgarria.
Zabaldu daigun guztiok
Irrintzi alaia:
Athletic, Athletic
zu zara nagusia
Altza Gaztiak

Athletic, Athletic,
gogoaren Indarra.
Haritz zarraren enborrak
loratu dau orbel barria.

Aupa mutilak!
aurrera gure gaztiak!
Bilbo ta Bizkai guztia
goratu bedi munduan

Aupa mutilak!
gora beti Euskal Herria!
Athletic gorri-zuria
geuria.

Bilbo ta Bizkai guztiak gora!
Euskaldun zintzoak aurrera!





Athletic-en ereserkia Feliciano Beobidek asmatu zuen, geroago Carmelo Bernaolak egokitu zuen.
Letra Joan Antón Zubikaraik egin zuen. ABAO abesbatzak abesten du bertsio ofizial hau. Hiru abesti hartu ziren kontuan ereserkia egiterakoan: Alirón, Athleticlen lehenengo ereserkia eta Altxa Gaztiak (Feliciano Beobide) kalejira.

Hasierako "Athleeeeetic! Eup! Athleeeeetic!! Eup!! Athleeeetiiic! Eup!!" Rompecascos-ek abesten zuen. Gabriel Ortiz edo Rompecascos, Athleticzale bat da, duela urte mordoa, Athletic-ek partidua jolasten zuenean, hasi baino lehen, beti egiten zuen oihu hau hirutan gitxienez eta zalegoak EUP!!! batekin erantzuten zuen. 50. hamarkadan izaten zen hau eta gaur egun, San Mamesen, edota zalegoak taldearekin beste toki batera joaten bada, entzun daiteke armailetan. Rompecascosek, oihuak amaitzen zituenean, botila bat apurtzen zuen buruan, horregatik dauka ezizen hori.
Hona hemen bera agertzen den bideo bat:





Hona hemen nire lagun baten alabari grabatutako bideo bat, hiru urte baino ez zituen hau grabatu nuenean, baina ikus daiteke primeran zekiela ume batek, nire ustez, lehenengo ikasi behar duen kanta:



Hurrengoko bideo honetan ETB-ko programa batera joan zen umetxo bat daukagu, aurkezlea ziria sartzen saiatzen da baina umeak argi dauka zein talde maite duen, zein den bere taldea, eta horregatik ere abesten digu ereserkia.



Bideo honetan ikusten duguna ikaragarria da, Kivu-ko umeak dira hain zuzen ere. Kivu-Sur Gomatik 92 kilometrotara dago, Kongoko Errepublikan.
Bideo honek bere istoriotxoa dauka. Lehengo udan, Carmen Vidal, Coopera ONG-koa, Bilbora itzuli zenean Afrikan egon ondoren, Athletic-era jo zuen peto eta baloi batzuen eske. Athleti-ek petoak eta lau baloi eman zizkion. Carmen Afrikara itzuli zenean, hiru talde sortu zituen umeek jolas zezaten: "Athletic Club CRSN Lwiro, Kajungu Corazón de León eta Los Culés de Ceguera". Aldi berean, umeei ereserkia irakasteko aprobetxatu zuen. Bere asmoa, bideo hau grabatzea eta Athletic-i, petoak eta baloiak eskertzeko, erakustea zen. Azkenean bideo hau Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria osoak... ikusi du, zorionez. Ikaragarria da zein eskeronekoak diren umeak, haien hizkuntza suajilia eta frantzesa da eta primeran kantatzen dute abestia, nahiz eta euskaraz izan. Hona hemen bideoa:



0 iruzkinak:

Publicar un comentario