Goearretik abesti bat deskargatzea
Published by Nora Tobío under abestia, deskargatu, entzun, goear, tutoriala on 5:54:00
Denok ezagutzen dugu Goear web orrialdea, bertan abestiak entzun ditzakegu, baina, deskargatu daitezke? Ba bai! Ondoren igoko dudan tutorialak Goearren abestiak entzun eta deskargatzeko nondik norakoa azaltzen ditu. Tutorial hau Usoa Durañonak eta biok egin dugu. Beraz, badakizu, orain arte abestiak deskargatzen jakin ez baduzu, ikusi bideoa eta listo!
Zergatik abesten dugu Aliron-a?
Published by Nora Tobío under aliron, all iron, Athletic, bilbao, gallarta on 1:16:00
Athleticzaleok beti entzun dugu: Alirón, alirón, el Athletic es campeón! Baina, zer da Alirón? Nondik dator hitz hau? Hainbat istorio daude honi buruz, hona hemen hauetariko bat, fidagarriena nire ustez...

Hitz hau Gallarta aldetik dator (meatze-gunea), beraz bere jatorria Bilbo aldea izango litzateke, hitza XIX. mendekoa da.
XIX. mendearen amaieran, Bizkaiko meatze arroetako mineralek ez zuten beti behar bezain kalitate, nahiz eta berdin lan egin, mineral txarra ez zegoen ongi ordainduta. Egunero analizatzen zen meatzariek lortutako burdinaren zati bat, kalitatea ikusteko, kalitateraren araberakoa baitzen meatzariek jasoko zuten soldata.
Burdina ona zen egunetan langile ingelesak kartel bat eskegitzen zuen meatzaren atean: "All Iron" ipintzen zuen. Egun horretako soldata bikoitza zen, horregatik langileek "Aliron, Aliron!!" oihukatzen zuten.
Beraz, lortzen zuten burdina ona zenean, guztiek oihukatzen zuten Aliron Aliron, edo All Iron, edo euskaraz, dena burdina. Hau ezkerraldeko indrustrialde osora pasatu zen et
a oihu hau bigarren sektoreko langile guztiek erabiltzen zuten.
Futbola Bilbora heldu zenean, Athletic sortu zen, eta tituluak ospatzeko, "aliron-a" abesten zen.
Beraz, orain badakigu nondik datorren Bilbon hain ezaguna den hitz hau. Gaur egun beste talde batzuk ere erabili oi dute, baina beti izango da gurea, gure talde txurigorriarena.

El Carmen 2009: Kontzertuak
Published by Nora Tobío under baron rojo, bunbury, carlos baute, conchita, El carmen, luis eduardo aute, nena daconte, Santurtzi, taxi, tequila, village people, Zarama on 7:01:00
Ostegun honetan jakin dugu zeintzuk izango diren Santurtziko jaietan egongo diren kontzertuak."El Carmen"-go jaiak uztailaren 10etik 19ra izango dira, egun garrantzitsuena 16a delarik. Kontzertuak Tren geltokiaren ondoan izango dira
Ondoren, talde hauen musika ezagutzeko aukera izango duzu:
Zarama

Taxi

Barón Rojo

Nena Daconte

Conchita

Carlos Baute

Village People

Luis Eduardo Aute

Tequila

Bunbury
EGUNA | TALDEA |
Uztailak 10 | Zarama |
Uztailak 11 | Taxi |
Uztailak 12 | Barón Rojo + Unión Musical Vizcaína |
Uztailak 13 | Nena Daconte + Conchita |
Uztailak 14 | Carlos Baute |
Uztailak 15 | Village People |
Uztailak 16 | Luis Eduardo Aute |
Uztailak 17 | Tequila |
Uztailak 18 | Bunbury |
Ondoren, talde hauen musika ezagutzeko aukera izango duzu:
Zarama

Taxi

Barón Rojo
Nena Daconte

Conchita

Carlos Baute

Village People

Luis Eduardo Aute

Tequila

Bunbury

Beti zurekin, Athletic
Published by Nora Tobío under abestia, Athletic, Congo, ereserkia, rompecascos, umeak on 10:45:00
Futbolzale amorratua naizenez (Athleticzale amorratua hobeto esanda), nire blogean ezin zen falta Athletic-i buruzko sarreratxo bat, blog hau musikari buruzkoa denez, bere ereserkiari buruz hitz egingo dut.
Hau da gaur egungo ereserki ofiziala:
.

Athletic-en ereserkia Feliciano Beobidek asmatu zuen, geroago Carmelo Bernaolak egokitu zuen.
Letra Joan Antón Zubikaraik egin zuen. ABAO abesbatzak abesten du bertsio ofizial hau. Hiru abesti hartu zire
n kontuan ereserkia egiterakoan: Alirón, Athleticlen lehenengo ereserkia eta Altxa Gaztiak (Feliciano Beobide) kalejira.
Hasierako "Athleeeeetic! Eup! Athleeeeetic!! Eup!! Athleeeetiiic! Eup!!" Rompecascos-ek abesten zuen. Gabriel Ortiz edo Rompecascos, Athleticzale bat da, duela urte mordoa, Athletic-ek partidua jolasten zuenean, hasi baino lehen, beti egiten zuen oihu hau hirutan gitxienez eta zalegoak EUP!!! batekin erantzuten zuen. 50. hamarkadan izaten zen hau eta gaur egun, San Mamesen, edota zalegoak taldearekin beste toki batera joaten bada, entzun daiteke armailetan. Rompecascosek, oihuak amaitzen zituenean, botila bat apurtzen zuen buruan, horregatik dauka ezizen hori.
Hona hemen bera agertzen den bideo bat:
Hona hemen nire lagun baten alabari grabatutako bideo bat, hiru urte baino ez zituen hau grabatu nuenean, baina ikus daiteke primeran zekiela ume batek, nire ustez, lehenengo ikasi behar duen kanta:
Hurrengoko bideo honetan ETB-ko programa batera joan zen umetxo bat daukagu, aurkezlea ziria sartzen saiatzen da baina umeak argi dauka zein talde maite duen, zein den bere taldea, eta horregatik ere abesten digu ereserkia.
Bideo honetan ikusten duguna ikaragarria da, Kivu-ko umeak dira hain zuzen ere. Kivu-Sur Gomatik 92 kilometrotara dago, Kongoko Errepublikan.
Bideo honek bere istoriotxoa dauka. Lehengo udan, Carmen Vidal, Coopera ONG-koa, Bilbora itzuli zenean Afrikan egon ondoren, Athletic-era jo zuen peto eta baloi batzuen eske. Athleti-ek petoak eta lau baloi eman zizkion. Carmen Afrikara itzuli zenean, hiru talde sortu zituen umeek jolas zezaten: "Athletic Club CRSN Lwiro, Kajungu Corazón de León eta Los Culés de Ceguera". Aldi berean, umeei ereserkia irakasteko aprobetxatu zuen. Bere asmoa, bideo hau grabatzea eta Athletic-i, petoak eta baloiak eskertzeko, erakustea zen. Azkenean bideo hau Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria osoak... ikusi du, zorionez. Ikaragarria da zein eskeronekoak diren umeak, haien hizkuntza suajilia eta frantzesa da eta primeran kantatzen dute abestia, nahiz eta euskaraz izan. Hona hemen bideoa:
Hau da gaur egungo ereserki ofiziala:
.

Athletic, Athletic, Athletic eup!
Athletic, gorri ta zuria
danontzat zara zu geuria
Herritik sortu zinalako
maite zaitu herriak
Gaztedi gorri-zuria
zelai orlegian
Euskal Herriaren erakusgarria.
Zabaldu daigun guztiok
Irrintzi alaia:
Athletic, Athletic
zu zara nagusia
Altza Gaztiak
Athletic, Athletic,
gogoaren Indarra.
Haritz zarraren enborrak
loratu dau orbel barria.
Aupa mutilak!
aurrera gure gaztiak!
Bilbo ta Bizkai guztia
goratu bedi munduan
Aupa mutilak!
gora beti Euskal Herria!
Athletic gorri-zuria
geuria.
Bilbo ta Bizkai guztiak gora!
Euskaldun zintzoak aurrera!

Athletic-en ereserkia Feliciano Beobidek asmatu zuen, geroago Carmelo Bernaolak egokitu zuen.
Letra Joan Antón Zubikaraik egin zuen. ABAO abesbatzak abesten du bertsio ofizial hau. Hiru abesti hartu zire

Hasierako "Athleeeeetic! Eup! Athleeeeetic!! Eup!! Athleeeetiiic! Eup!!" Rompecascos-ek abesten zuen. Gabriel Ortiz edo Rompecascos, Athleticzale bat da, duela urte mordoa, Athletic-ek partidua jolasten zuenean, hasi baino lehen, beti egiten zuen oihu hau hirutan gitxienez eta zalegoak EUP!!! batekin erantzuten zuen. 50. hamarkadan izaten zen hau eta gaur egun, San Mamesen, edota zalegoak taldearekin beste toki batera joaten bada, entzun daiteke armailetan. Rompecascosek, oihuak amaitzen zituenean, botila bat apurtzen zuen buruan, horregatik dauka ezizen hori.
Hona hemen bera agertzen den bideo bat:
Hona hemen nire lagun baten alabari grabatutako bideo bat, hiru urte baino ez zituen hau grabatu nuenean, baina ikus daiteke primeran zekiela ume batek, nire ustez, lehenengo ikasi behar duen kanta:
Hurrengoko bideo honetan ETB-ko programa batera joan zen umetxo bat daukagu, aurkezlea ziria sartzen saiatzen da baina umeak argi dauka zein talde maite duen, zein den bere taldea, eta horregatik ere abesten digu ereserkia.
Bideo honetan ikusten duguna ikaragarria da, Kivu-ko umeak dira hain zuzen ere. Kivu-Sur Gomatik 92 kilometrotara dago, Kongoko Errepublikan.
Bideo honek bere istoriotxoa dauka. Lehengo udan, Carmen Vidal, Coopera ONG-koa, Bilbora itzuli zenean Afrikan egon ondoren, Athletic-era jo zuen peto eta baloi batzuen eske. Athleti-ek petoak eta lau baloi eman zizkion. Carmen Afrikara itzuli zenean, hiru talde sortu zituen umeek jolas zezaten: "Athletic Club CRSN Lwiro, Kajungu Corazón de León eta Los Culés de Ceguera". Aldi berean, umeei ereserkia irakasteko aprobetxatu zuen. Bere asmoa, bideo hau grabatzea eta Athletic-i, petoak eta baloiak eskertzeko, erakustea zen. Azkenean bideo hau Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria osoak... ikusi du, zorionez. Ikaragarria da zein eskeronekoak diren umeak, haien hizkuntza suajilia eta frantzesa da eta primeran kantatzen dute abestia, nahiz eta euskaraz izan. Hona hemen bideoa:

Santurtziko Musika Eskola
Published by Nora Tobío under santurtzi musika eskola casa del gato on 10:00:00Zer da "Santurtzi" udal musika-eskola?
"Santurtzi" musika-eskola arautu gabeko musika-ikaskuntzarako udal ikastetxea da.
Arautu gabeko ikaskuntzarako ikastetxea izanagatik, ikasle guztiek lortu beharreko gutxieneko gaitasun mailak ezartzen ditu antolaketa akademikoak nahiz eta eskola bakoitzaren eskumena izan ikasketa-planak antolatzea.
Hori dela-eta dugu ikastetxearen Plan Pedagogikoa, eta bertan jasotzen dira Musika-eskolaren kurrikulua eta hezkuntza-helburuak.
Norentzat da?
Haurrak: 4 urtetik aurrera
Helduak: adin guztietakoak
Zer lortu nahi du Musika-eskolak?
Malgutasuna da Musika-eskolaren ezaugarri nagusia, hau da, edozein arlotan musika ikasi eta musikaz gozatzeko eskaintzen duen eremu zabala.
Musika-eskolaren egitasmo pedagogikoak honakoak hartzen ditu langai:
- Adin mugarik gabeko eskaintza.
- Taldekako irakaskuntza-eskaintza gai guztien bilgune gisa.
- Irakaskuntza gaur egungo musika-joeretara irekitzea.
- Gai teoriko aukera zabala musikaren izaera ahalik eta ondoen ulertzeko.
San Jorge 2009
Published by Nora Tobío under San Jorge Santurtzi musika jaiak 2009 kontzertuak kauta on 7:39:00
Asteburu honetan bertan hasiko dira San Jorgeko jaiak gure herrian, Santurtzin, eta kontzertuei dagokionez hau izango da egitaraua:
Ostirala, 17
22:00 Erromeria portuan ERDIZKA LAUETAN taldearekin
Esteka
Ostirala, 24
22:00 Erromeria Portuan PATXI ETA KONPAINIA taldearekin
Larunbata, 25
23:00 Kontzertua Portuko eszenatokian KAUTA taldearekin
Esteka
Igandea, 26
20:00 Kontzertua MUSIKA BANDA eta LAGUN ZAHARRA abesbatza elkarrekin.