Santurtziko Musika Eskola

Published by Nora Tobío under on 10:00:00

Zer da "Santurtzi" udal musika-eskola?

"Santurtzi" musika-eskola arautu gabeko musika-ikaskuntzarako udal ikastetxea da.

Arautu gabeko ikaskuntzarako ikastetxea izanagatik, ikasle guztiek lortu beharreko gutxieneko gaitasun mailak ezartzen ditu antolaketa akademikoak nahiz eta eskola bakoitzaren eskumena izan ikasketa-planak antolatzea.

Hori dela-eta dugu ikastetxearen Plan Pedagogikoa, eta bertan jasotzen dira Musika-eskolaren kurrikulua eta hezkuntza-helburuak.

Norentzat da?

Haurrak: 4 urtetik aurrera

Helduak: adin guztietakoak

Zer lortu nahi du Musika-eskolak?

Malgutasuna da Musika-eskolaren ezaugarri nagusia, hau da, edozein arlotan musika ikasi eta musikaz gozatzeko eskaintzen duen eremu zabala.

Musika-eskolaren egitasmo pedagogikoak honakoak hartzen ditu langai:

  • Adin mugarik gabeko eskaintza.
  • Taldekako irakaskuntza-eskaintza gai guztien bilgune gisa.
  • Irakaskuntza gaur egungo musika-joeretara irekitzea.
  • Gai teoriko aukera zabala musikaren izaera ahalik eta ondoen ulertzeko.
Esteka

0 iruzkinak:

Publicar un comentario