Abra Kadaver

Published by Nora Tobío under , , , on 3:30:00

Abra Kadaverrek 2001eko irailean ekin zion bere ibilbideari Mamarigako Kultur Etxean (Santurtzin). Gaur egun ere, desalojo mehatxupean dagoen lokal berean entseguak egiten jarraitzen dute. Dagoeneko sei urte luze daramatzate jotzen, eta denbora honetan guztian maketa bat eta bi disko argitara atera dituzte.

Maketatik 1.200 ale inguru saldu dira Estatuan, eta Amerikako hainbat herritan ere zabaldu ahal izan dute internet eta bestelako modu batzuen bidez, esaterako: Uruguay, Mexiko, Venezuela, Guatemala, Brasil, Argentina, Panama, Chile edota Kolonbian.

Estudio batean burutu zuten lehen diskotik ,La furia de los desheredados izenekotik, 1.000 kopia baino gehiago saldu ziren; eta modu berean, Chile, Mexiko eta Dominikar Errepublikan ere editatua izan da.

Tormenta de odio euren bigarren diskotik orain arte 800 ale baino gehiago saldu dira; eta Amerikan ere eskuratu duen oihartzuna zabala izan da.

Honi guztiari gehitu behar diogu Maketa zein diskoetatik eta Restos de rabia bildumatik (2.007 an sortua izan zena eta interneten soilik eskura dagoena) jendeak egin dituen milaka deskargak. Azkeneko honetan taldearen sei urteko historia laburbildu zutenez, lan guztietatik zerbait txertatu dute.

DISKOGRAFIA

MAKETA(2002)
Gure estudioan grabatutako maketa honetan, taldearen lehen urratsak aurkituko dituzu

Edizioa: 2002ko Irailean, Abra Kadaverrek eta Biolencia Sonorak egina. 3 edizio agortu ziren
Banatzaileak: 40 banatzaile antikormetzial baino gehiagoren laguntzaz banatua estatu osotik zehar. Hegoameriketan editatua eta banatua, Peru eta Guatemala bezalako herrialdetan.
Errealizazioa:Gure Estudioan grabatua Gorkaren (MDH, Gris Perla) laguntzaz bi egunetan.
Irudiak / maketazioa / Diseinua:: Abra Kadaver
Fabrikazioa:Etxekoa

PSP*: 4 euro
Abesti Zerrenda: Un dia mas, Ladrones de sueos, Vida miseria, El espectador, En Mamariga, Enganchado a la rabia, El ultimo suspiro, Escapando del desierto Gris, Cansada de todo, Maldicion de Malinche, Titeres, Sembrando el odio.

furiaLA FURIA DE LOS DESHEREDADOS (2004)
Estudioa eginiko lehen lana. 10 abesti dauzka Punk HC estiloa sustatuz. Abesti guztiak Abra Kadaverrek eginak dira, Silvio Rodriguezen bertsio bat izan ezik.
Edizioa: 2004ko Maiatzean Biolentzia Sonorak egina.
Koedizioa: Kamilosetas muskaria (Lleida), Kontroversia (Girona), Respuesta Urbana (Kordoba).
Banatzaileak:70 banatzaile antoikomertzial baino gehiagoren laguntzaz estatu osotik zehar banatua. Hegoemariketan editatua eta banatua Txile, Mexiko eta Dominikar errepublikan bezalako herrialdeetan.
Errealizazioa: Belan Estudioetan grabatua Apirilean, Abra Kadaverren eta Andoniren (Belan estudioak) begiradapean.
Irudiak/ maketazioa/diseinua: Abra Kadaver
Fabrikazioa: Polisistem (BCN) DDTren bidez
PSP*: 5 euro
Abesti Zerrenda: Lenta agonia, El pozo de los lamentos, Ajuste de cuentas, Tercera galeria, Mensajeros de la muerte, Arima Galdua, La duda, Dias y Flores, El pecado de la creacion, Sangrando de ilusion.

spotTORMENTA DE ODIO 2006 (Nuevo CD)
Edizioa: 2006ko Martxoan Biolenzia Sonoraren eskutik.
Koedizioa: Txirona kaos (Girona), Ruti distri (Donosti), Rabia toxica (Madril), Oidos Sordos (Santander), Grito Primal (Leon), distr.Genosas (Zaragoza), Sindrome discos (Mallorca), Distri kaera (Toledo), agitacion social (Madril), Napo Records (Madril).
Banatzaileak: 70 banatzaile antikomertizal baino gehiagoren laguntzaz banatua estatu osoan zehar. Honekin, Hegoameriketan editatua eta banatua CM Recordsen laguntzaz (Peru).
Errealizazioa:Belan estudioetan grabatua 2006ko Otsailean, Abra Kadaverren eta Andoniren (Belan Estudioak) begiradapean.
Irudiak / maketazioa / diseinua: Abra Kadaver.
Fabrikazioa: Duradisc.
PSP*: 6 euro
Abesti Zerrenda: La escuela de las americas, Degeneracion en generacion, Falsa apariencia, La ultima jugada, Angeles y demonios, Que hago yo ahora, Oir, ver y callar, En el fondo del mar, Perro viejo, Gritando a la luna.

Esteka



Esteka

0 iruzkinak:

Publicar un comentario