Goearretik abesti bat deskargatzea
Published by Nora Tobío under abestia, deskargatu, entzun, goear, tutoriala on 5:54:00Zergatik abesten dugu Aliron-a?
Published by Nora Tobío under aliron, all iron, Athletic, bilbao, gallarta on 1:16:00
Hitz hau Gallarta aldetik dator (meatze-gunea), beraz bere jatorria Bilbo aldea izango litzateke, hitza XIX. mendekoa da.
XIX. mendearen amaieran, Bizkaiko meatze arroetako mineralek ez zuten beti behar bezain kalitate, nahiz eta berdin lan egin, mineral txarra ez zegoen ongi ordainduta. Egunero analizatzen zen meatzariek lortutako burdinaren zati bat, kalitatea ikusteko, kalitateraren araberakoa baitzen meatzariek jasoko zuten soldata.
Burdina ona zen egunetan langile ingelesak kartel bat eskegitzen zuen meatzaren atean: "All Iron" ipintzen zuen. Egun horretako soldata bikoitza zen, horregatik langileek "Aliron, Aliron!!" oihukatzen zuten.
Beraz, lortzen zuten burdina ona zenean, guztiek oihukatzen zuten Aliron Aliron, edo All Iron, edo euskaraz, dena burdina. Hau ezkerraldeko indrustrialde osora pasatu zen et

Futbola Bilbora heldu zenean, Athletic sortu zen, eta tituluak ospatzeko, "aliron-a" abesten zen.
Beraz, orain badakigu nondik datorren Bilbon hain ezaguna den hitz hau. Gaur egun beste talde batzuk ere erabili oi dute, baina beti izango da gurea, gure talde txurigorriarena.
El Carmen 2009: Kontzertuak
Published by Nora Tobío under baron rojo, bunbury, carlos baute, conchita, El carmen, luis eduardo aute, nena daconte, Santurtzi, taxi, tequila, village people, Zarama on 7:01:00EGUNA | TALDEA |
Uztailak 10 | Zarama |
Uztailak 11 | Taxi |
Uztailak 12 | Barón Rojo + Unión Musical Vizcaína |
Uztailak 13 | Nena Daconte + Conchita |
Uztailak 14 | Carlos Baute |
Uztailak 15 | Village People |
Uztailak 16 | Luis Eduardo Aute |
Uztailak 17 | Tequila |
Uztailak 18 | Bunbury |
Ondoren, talde hauen musika ezagutzeko aukera izango duzu:
Zarama

Taxi

Barón Rojo
Nena Daconte

Conchita

Carlos Baute

Village People

Luis Eduardo Aute

Tequila

Bunbury

Beti zurekin, Athletic
Published by Nora Tobío under abestia, Athletic, Congo, ereserkia, rompecascos, umeak on 10:45:00Hau da gaur egungo ereserki ofiziala:
.

Athletic, Athletic, Athletic eup!
Athletic, gorri ta zuria
danontzat zara zu geuria
Herritik sortu zinalako
maite zaitu herriak
Gaztedi gorri-zuria
zelai orlegian
Euskal Herriaren erakusgarria.
Zabaldu daigun guztiok
Irrintzi alaia:
Athletic, Athletic
zu zara nagusia
Altza Gaztiak
Athletic, Athletic,
gogoaren Indarra.
Haritz zarraren enborrak
loratu dau orbel barria.
Aupa mutilak!
aurrera gure gaztiak!
Bilbo ta Bizkai guztia
goratu bedi munduan
Aupa mutilak!
gora beti Euskal Herria!
Athletic gorri-zuria
geuria.
Bilbo ta Bizkai guztiak gora!
Euskaldun zintzoak aurrera!

Athletic-en ereserkia Feliciano Beobidek asmatu zuen, geroago Carmelo Bernaolak egokitu zuen.
Letra Joan Antón Zubikaraik egin zuen. ABAO abesbatzak abesten du bertsio ofizial hau. Hiru abesti hartu zire

Hasierako "Athleeeeetic! Eup! Athleeeeetic!! Eup!! Athleeeetiiic! Eup!!" Rompecascos-ek abesten zuen. Gabriel Ortiz edo Rompecascos, Athleticzale bat da, duela urte mordoa, Athletic-ek partidua jolasten zuenean, hasi baino lehen, beti egiten zuen oihu hau hirutan gitxienez eta zalegoak EUP!!! batekin erantzuten zuen. 50. hamarkadan izaten zen hau eta gaur egun, San Mamesen, edota zalegoak taldearekin beste toki batera joaten bada, entzun daiteke armailetan. Rompecascosek, oihuak amaitzen zituenean, botila bat apurtzen zuen buruan, horregatik dauka ezizen hori.
Hona hemen bera agertzen den bideo bat:
Hona hemen nire lagun baten alabari grabatutako bideo bat, hiru urte baino ez zituen hau grabatu nuenean, baina ikus daiteke primeran zekiela ume batek, nire ustez, lehenengo ikasi behar duen kanta:
Hurrengoko bideo honetan ETB-ko programa batera joan zen umetxo bat daukagu, aurkezlea ziria sartzen saiatzen da baina umeak argi dauka zein talde maite duen, zein den bere taldea, eta horregatik ere abesten digu ereserkia.
Bideo honetan ikusten duguna ikaragarria da, Kivu-ko umeak dira hain zuzen ere. Kivu-Sur Gomatik 92 kilometrotara dago, Kongoko Errepublikan.
Bideo honek bere istoriotxoa dauka. Lehengo udan, Carmen Vidal, Coopera ONG-koa, Bilbora itzuli zenean Afrikan egon ondoren, Athletic-era jo zuen peto eta baloi batzuen eske. Athleti-ek petoak eta lau baloi eman zizkion. Carmen Afrikara itzuli zenean, hiru talde sortu zituen umeek jolas zezaten: "Athletic Club CRSN Lwiro, Kajungu Corazón de León eta Los Culés de Ceguera". Aldi berean, umeei ereserkia irakasteko aprobetxatu zuen. Bere asmoa, bideo hau grabatzea eta Athletic-i, petoak eta baloiak eskertzeko, erakustea zen. Azkenean bideo hau Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria osoak... ikusi du, zorionez. Ikaragarria da zein eskeronekoak diren umeak, haien hizkuntza suajilia eta frantzesa da eta primeran kantatzen dute abestia, nahiz eta euskaraz izan. Hona hemen bideoa:

Santurtziko Musika Eskola
Published by Nora Tobío under santurtzi musika eskola casa del gato on 10:00:00Zer da "Santurtzi" udal musika-eskola?
"Santurtzi" musika-eskola arautu gabeko musika-ikaskuntzarako udal ikastetxea da.
Arautu gabeko ikaskuntzarako ikastetxea izanagatik, ikasle guztiek lortu beharreko gutxieneko gaitasun mailak ezartzen ditu antolaketa akademikoak nahiz eta eskola bakoitzaren eskumena izan ikasketa-planak antolatzea.
Hori dela-eta dugu ikastetxearen Plan Pedagogikoa, eta bertan jasotzen dira Musika-eskolaren kurrikulua eta hezkuntza-helburuak.
Norentzat da?
Haurrak: 4 urtetik aurrera
Helduak: adin guztietakoak
Zer lortu nahi du Musika-eskolak?
Malgutasuna da Musika-eskolaren ezaugarri nagusia, hau da, edozein arlotan musika ikasi eta musikaz gozatzeko eskaintzen duen eremu zabala.
Musika-eskolaren egitasmo pedagogikoak honakoak hartzen ditu langai:
- Adin mugarik gabeko eskaintza.
- Taldekako irakaskuntza-eskaintza gai guztien bilgune gisa.
- Irakaskuntza gaur egungo musika-joeretara irekitzea.
- Gai teoriko aukera zabala musikaren izaera ahalik eta ondoen ulertzeko.
San Jorge 2009
Published by Nora Tobío under San Jorge Santurtzi musika jaiak 2009 kontzertuak kauta on 7:39:00Ostirala, 17
22:00 Erromeria portuan ERDIZKA LAUETAN taldearekin
Esteka
Ostirala, 24
22:00 Erromeria Portuan PATXI ETA KONPAINIA taldearekin
Larunbata, 25
23:00 Kontzertua Portuko eszenatokian KAUTA taldearekin
Esteka
Igandea, 26
20:00 Kontzertua MUSIKA BANDA eta LAGUN ZAHARRA abesbatza elkarrekin.
Korrika Santurtzira helduko da gaur
Published by Nora Tobío under gatu malu, konztertuak, korrika, la bandina, maitips, Santurtzi on 7:21:00Gatu Malu folk taldea, Kantabriatik
Esteka
La Bandina folk taldea Asturiesetik
Esteka
Maitips reggae-ska Kataluniatik
Esteka
Esne Beltza taldea Euskal Herritik
Esteka
Lau herri, lau hizkuntza. Lau errealitate ispilu berberean. Gau batez hizkuntza gutxituak protagonista izango dira, eta nagusiki euskara. Aukera ezin hobea KORRIKAren zain egoteko, izan ere, gogoratu larunbata hasi berritan apirilaren 4an goizaldeko 05:15ean sartuko dela Buenavistatik Santurtzi osoa zeharkatzeko.
Tipi tapa tipi tapa KORRIKA!!!
Abra Kadaver
Published by Nora Tobío under Abra kadaver, Mamariga, punk, Santurtzi on 3:30:00Abra Kadaverrek 2001eko irailean ekin zion bere ibilbideari Mamarigako Kultur Etxean (Santurtzin). Gaur egun ere, desalojo mehatxupean dagoen lokal berean entseguak egiten jarraitzen dute. Dagoeneko sei urte luze daramatzate jotzen, eta denbora honetan guztian maketa bat eta bi disko argitara atera dituzte.
Maketatik 1.200 ale inguru saldu dira Estatuan, eta Amerikako hainbat herritan ere zabaldu ahal izan dute internet eta bestelako modu batzuen bidez, esaterako: Uruguay, Mexiko, Venezuela, Guatemala, Brasil, Argentina, Panama, Chile edota Kolonbian.
Estudio batean burutu zuten lehen diskotik ,La furia de los desheredados izenekotik, 1.000 kopia baino gehiago saldu ziren; eta modu berean, Chile, Mexiko eta Dominikar Errepublikan ere editatua izan da.
Tormenta de odio euren bigarren diskotik orain arte 800 ale baino gehiago saldu dira; eta Amerikan ere eskuratu duen oihartzuna zabala izan da.
Honi guztiari gehitu behar diogu Maketa zein diskoetatik eta Restos de rabia bildumatik (2.007 an sortua izan zena eta interneten soilik eskura dagoena) jendeak egin dituen milaka deskargak. Azkeneko honetan taldearen sei urteko historia laburbildu zutenez, lan guztietatik zerbait txertatu dute.
DISKOGRAFIA
MAKETA(2002)
Gure estudioan grabatutako maketa honetan, taldearen lehen urratsak aurkituko dituzu
Edizioa: 2002ko Irailean, Abra Kadaverrek eta Biolencia Sonorak egina. 3 edizio agortu ziren
Banatzaileak: 40 banatzaile antikormetzial baino gehiagoren laguntzaz banatua estatu osotik zehar. Hegoameriketan editatua eta banatua, Peru eta Guatemala bezalako herrialdetan.
Errealizazioa:Gure Estudioan grabatua Gorkaren (MDH, Gris Perla) laguntzaz bi egunetan.
Irudiak / maketazioa / Diseinua:: Abra Kadaver
Fabrikazioa:Etxekoa
PSP*: 4 euro
Abesti Zerrenda: Un dia mas, Ladrones de sueos, Vida miseria, El espectador, En Mamariga, Enganchado a la rabia, El ultimo suspiro, Escapando del desierto Gris, Cansada de todo, Maldicion de Malinche, Titeres, Sembrando el odio.
LA FURIA DE LOS DESHEREDADOS (2004)
Estudioa eginiko lehen lana. 10 abesti dauzka Punk HC estiloa sustatuz. Abesti guztiak Abra Kadaverrek eginak dira, Silvio Rodriguezen bertsio bat izan ezik.
Edizioa: 2004ko Maiatzean Biolentzia Sonorak egina.
Koedizioa: Kamilosetas muskaria (Lleida), Kontroversia (Girona), Respuesta Urbana (Kordoba).
Banatzaileak:70 banatzaile antoikomertzial baino gehiagoren laguntzaz estatu osotik zehar banatua. Hegoemariketan editatua eta banatua Txile, Mexiko eta Dominikar errepublikan bezalako herrialdeetan.
Errealizazioa: Belan Estudioetan grabatua Apirilean, Abra Kadaverren eta Andoniren (Belan estudioak) begiradapean.
Irudiak/ maketazioa/diseinua: Abra Kadaver
Fabrikazioa: Polisistem (BCN) DDTren bidez
PSP*: 5 euro
Abesti Zerrenda: Lenta agonia, El pozo de los lamentos, Ajuste de cuentas, Tercera galeria, Mensajeros de la muerte, Arima Galdua, La duda, Dias y Flores, El pecado de la creacion, Sangrando de ilusion.
TORMENTA DE ODIO 2006 (Nuevo CD)
Edizioa: 2006ko Martxoan Biolenzia Sonoraren eskutik.
Koedizioa: Txirona kaos (Girona), Ruti distri (Donosti), Rabia toxica (Madril), Oidos Sordos (Santander), Grito Primal (Leon), distr.Genosas (Zaragoza), Sindrome discos (Mallorca), Distri kaera (Toledo), agitacion social (Madril), Napo Records (Madril).
Banatzaileak: 70 banatzaile antikomertizal baino gehiagoren laguntzaz banatua estatu osoan zehar. Honekin, Hegoameriketan editatua eta banatua CM Recordsen laguntzaz (Peru).
Errealizazioa:Belan estudioetan grabatua 2006ko Otsailean, Abra Kadaverren eta Andoniren (Belan Estudioak) begiradapean.
Irudiak / maketazioa / diseinua: Abra Kadaver.
Fabrikazioa: Duradisc.
PSP*: 6 euro
Abesti Zerrenda: La escuela de las americas, Degeneracion en generacion, Falsa apariencia, La ultima jugada, Angeles y demonios, Que hago yo ahora, Oir, ver y callar, En el fondo del mar, Perro viejo, Gritando a la luna.
Esteka
Santurtzi Folk 2009
Published by Nora Tobío under 2009, Folk, Santurtzi, soinuz soinu on 15:51:00Martxoaren 13tik Apirilaren 4ra iraungo duen "Santurtzi Folk 2009" edizioan, hamabi musika taldeek hartuko dute parte.
Kultura zinegotziak, Danel Bringasek, azaldu du kontzertu hauek "Santurtzi soinuz soinu" programa musikalaren barruan sartzen dela esan du. Programa hau bigarren urtez eman da Santurtzin eta martxotik urrira iraungo du.
Parte hartuko duten taldeak honako hauek izango dira: Adarrots, La West, Karramarro, Mao Fermin, Almaqam, Lluis Gómez Quintet, Blue Bayou, Félix Slim, Mike Hammer & Taxi Drivers, El Gallinero, Catfish Louis & Washboard Johnny y City Limit
Subversion X
Published by Nora Tobío under eskorbuto, Ezkerralde, punk, Santurtzi, subversion x on 15:22:00Iosu Eskorbuto hil zenean abesti bat egin zuten bere homenez "No volverás".
Esteka
Recuerdos para vomitar
Esteka
Zarama: Lehen Kontzertua Santurtzin
Published by Nora Tobío under lehen kontzertua, Roberto Moso, Santurtzi, Zarama on 2:23:00
Roberto Moso zen taldeko liderra; kantaria eta burua. Bere ahotik ateratako letra biziek eta mezu ausartek erabat berritu zuten euskal kantugintza. 'Indarrez' izan zen Zaramaren lehenbiziko diskoa. Ondotik, 'Gaur apurtu arte' eta 'Bostak bat' bezalako disko ezagunak kaleratu zituzten.
Rock talde gisa sortu zenak garapen nabaria izan zuen urteen joanean. Esparru berriak ireki eta rock doinuak 'punk-rock' doinuetara zabaldu zituzten. Euskal Herriko abestirik ezagunenen artean daude 'Gasteizko gaua' edo 'Non dago Camerun' abestiak.
Uda nahiz negu, arrakasta itzela zeukaten Zaramaren kontzertuek. Emanaldi parrasta eskaini zituzten urtez urte, 1994. urtean banatu ziren arte. Ordura arte, euskal musikagintzaren erreferente handia izan ziren, eta gelditu zirenetik, jendeak gehien oroitu duen taldetako bat.
BerriaArgazkia
Zarama
Published by Nora Tobío under historia, punk, Roberto Moso, Rock, Zarama on 1:41:00Zarama, Santurtzin sortu zen 70. hamarkadaren amaieran. Hasieran hiru taldekide izan ziren: Roberto Moso (Ahotsa), Txus (Gitarra) eta "El Putre" (bateria).
Hasi eta denbora gutxira, Eibarreko "Radio Juventud"eko lehiaketa batera apuntatu ziren eta azkenak geratu ziren. Momentu honetan partaideak honako hauek ziren: Roberto Moso (ahotsa), Txus (gitarra), Nekane (gitarra), Josu Exposito (bajoa, geroago Eskorbuto taldean ikusiko genuena) eta Juan pablo (bateria). Hasierako bateria ("El Putre", managerra izatera eta argiak kontrolatzera pasatu zen. Garai horretan taldean ondo jotzen zuen taldekide bakarra Nekane zen, baina Zarama 1978. urtean utzi zuen.
1980. urtean beste lehiaketa batera aurkeztu ziren, Itziarren eta bigarren postuan geratu ziren. Honi esker haien lehenengo abestia grabatu zuten: Bildur naiz. 1981. urtean Rober eta Txus baino ez zeuden, lehendik zeudenetarikoak, eta Javi etorri zen Iosu Expósitoren ordez (Iosu Eskorbuto taldea sortu zuen Juanma eta Pacorekin) eta Ernesto deituriko mutil bat hasi zen bateria jotzen haiekin.
1982. urtean haien lehenengo singela grabatu zuten, "Discos suicidas"ek editatua. Diska "Nahiko/Ezkerralde" izena izan zuen eta esan dezakegu Euskal Herrian atera zen lehen punk diska izan zela.
1983. urtean haien bigarren singela argitaratu zuren "Zaramaren erdian" deiturikoa. Udan argitaratu zen eta arrakasta izan zuen. Urtearen amaieran ere beste abesti bat argitaratu zuten Sintonia Independiente bilduman, "Soinu krudelak" deiturikoak.
1984. urtean Zaramak irabazi zuen Egin egunkariak antolatutako lehiaketan, haiekin batera Barricada, Hertzainak eta RIP taldeak irabazi zuten. Denbora gutxira euren lehenengo LP-a argitaratu zuten "Indarrez", urtearen erdualdean argitaratu zena. ordurako beste gitarra batekin kontatzen zuten, Tontxurekin.
1985. urtean bigarren LP-a grabatu zuten " Gaua apurtu arte"
- Dena ongi nabil (Elkar, 1987).
- Bostak bat (Elkar, 1990).
- Zaramaren Erdian (Discos Suicidas, 1991). Recopilatorio.
- Sexkalextrik (Elkar, 1992).
- Binilo Bala (Elkar, 1994).
http://www.goear.com/listen/252883c/I%C3%B1aki-zer-urrun-dagoen-kamerun-Zarama
Martzianoak bezala
kalean galdurik ibiltzen.
Hogeitamalau gradu
eta izerditan blai.
Nerbioi ertzetatik
Santurtzitik Bilbora
non iniltzen ziren
lehengo sardinerak,
inork ez dakien nondik
irten den arrantzaz.
Tabernaz taberna:
"vendo barato"
goizean eta gauez:
"mucho barato"
askotan baraurik:
"todo barato"
izenik ez dute soilik Iñaki:
Iñaki, zer urrun dagoen Kamerun
http://eu.musikazblai.com/zarama/inaki-ze-urrun-dago-kamerun/
Cuidado - Eskorbuto
Published by Nora Tobío under Cuidado, eskorbuto, punk, Santurtzi on 8:31:00cogen confianzas que nunca les dimos
Cobardes, que van de valientes
hablando de nosotros mal ante la gente
Creéis que todo tiene un límite
así estais todos limitados
Cuidado (cuidado)
os avisamos,
somos los mismos, que cuando empezamos...
Gentes ignorantes que antes nos tenían miedo
cogen confianzas que nunca les dimos
Cobardes, que van de valientes
hablando de nosotros mal ante la gente
Vuestro entorno huele a podrido,
vuestras palabras son ladridos
Cuidado (cuidado)
os avisamos
somos los mismos que cuando empezamos...
Eskorbuto
Published by Nora Tobío under eskorbuto, Ezkerralde, iosu exposito, punk, Santurtzi on 7:43:00Taldea 1980an sortzen da, punk musikaren mugimenduak eraginda. Oso hasiera zaila izan zuten, 1983an, Madrila zihoazela, poliziak atxilotu zituen beraiek egindako maketa baten letrengatik (ETA edo Maldito Pais España abestiekin) eta lege antiterrorista ezarri zitzaien. Kartzelan egon ziren denboran abandonatuta sentitu ziren Euskal Herriko hainbat sektoreengandik, eta honekin abesti bat egin zuten A la mierda el País Vasco deiturikoa. Kantu hau RIP taldearekin batera ateratako diskoan sartu zuten 1984an, disko hau “Zona Especial Norte” izena zuen, honek Euskal Herrian jotzeko arazo asko ekarri zizkien.
Euren lehen albun ofiziala 1985ean iritsi zen, “Eskizofrenia” izenarekin eta horrekin batera Euskal Herritik kanpora jotzen hasi ziren. 1986an “Anti-todo” atera zuten, disko hau askorentzako azken urteetako punk diskorik hoberena da. Urte berean album bikoitz bat atera zuten “Impuesto revolucionario” izenarekin, zuzenean grabaturikoa, eta 1987an estudioan grabaturiko disko bat atera zuten “Los demenciales chicos acelerados”. 1988an autoproduzitzea erabaki zuten eta “Las más macabras de las vidas” diskoa atera zuten. 1992an “Demasiados enemigos” diskoa atera zuten, garai hartan Iosuk eta Juanmak heroinarekin arazo larriak zituzten. Iosu drogaren eraginez hil zen, baina drogak utzi ondoren, 1992ko maiatzaren 31an. Jualmak ere heroina utzi zuen, baina bihotza gaizki zuen, eta hori gainditzeko indarrik ez zuenez 1992ko urriaren 8an hil zen.
Nahiz eta taldeko bi kide hil, 1994an “Aki no keda ni dios” atera zuten. Josuk eta Jualmak hil aurretik idatzi zituen abestiekin. Pacok taldearekin jarraitzea erabaki zuen, nahiz eta taldeko bi kide hil. Honengatik taldeko jarraitzaile batzuek protesta egin zuten. “Kalaña” 1996an, eta “Decadencia” 1998an izan ziren taldearen azkeneko diskoak.
Eskorbuto ez zen talde famatua egin ondo abesten zutelako, beraien abestiak garai horretako himno bihurtu zirelako baizik, adibidez “Mucha policia poca diversión”. Askok maite eta askok gorrotatu zuten taldea izan zen.
Partaideak
- Juanma Suárez- Baxua eta ahotsa
- Iosu Exposito- Kitarra eta ahotsak
- Paco Galan- Bateria
Diskografia
- Primeros ensayos 1982
- Jodiendolo todo 1983
- Que corra la sangre 1984
- Zona Especial Norte 1984
- Eskizofrenia 1985
- Anti todo 1986
- Ya no quedan mas cojones, eskorbuto a las elecciones 1986
- Impuesto revolucionario 1986
- Los demenciales chicos acelerado 1987
- Las más macabras de las vidas 1988
- Demasiados enemigos 1991
- Aki no keda ni dios 1994
- Kalaña 1996
- Decadencia 1998
Esteka
Badator 16. korrika!!
Published by Nora Tobío under AEK, Badator, Euskal Herria, korrika on 3:38:00Dena dela, hori guztia 16. Korrika martxan jarritakoan izango da, baina bitartean izango da zer gozatu Nafarroako Erriberako hiriburuan. Goizean bertan hasiko dira jolasak, tailerrak eta puzgarriak Tuterako ikastolan, eta hamaiketan Atxikistan, Kanpanolue martxan lana antzeztuko du Eidabe taldeak.
Eguerdi aldera jai giroa AEKren euskaltegia dagoen Herrerias kalera zabalduko da txupinazoarekin, eta hortik aurrera, herri bazkaria, jotak, zanpantzarrak... egongo dira giroa alaitzen. Arratsaldeko lauetan Kukai dantza taldeak Soka ikuskizuna eskainiko du, Korrikaren hasiera ekitaldiari bide eman baino lehen. Aitziber Sarasola AEKren Nafarroako arduradunak eta Edurne Brouard Korrika 16ren arduradunak emango diote hasiera aurretik 2.503 kilometro izango dituen Korrika 16ri. Herrian geratzen direnek, berriz, Trikizio taldearen kontzertuarekin gozatzeko aukera izango dute.
http://www.korrika.org/
http://www.youtube.com/watch?v=t7z7mlj25r0